Ayuntamiento de Orbaizeta-ko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Zer bisitatu

 

Agerian den ondare naturalaz gain, Aezkoa eta Orbaizeta ondare kulturalaren parte diren txoko ezberdinez beteta dago, interes handikoak, elkarrekin ibilaldi eskaintza zabala osatzen dutenak. Lasaitasun osoz etorri eta gozatu gure inguruaz!

 


 

Foto entrada - Gareak
Zer bisitatu

Gareak

Gazteleraz horreo, tokiko euskaraz (aezkeraz) gareak edo garaiak, alea gordetzeko erabiltzen ziren biltegiak dira, zutabe batzuen gainean eraikiak, karraskariez eta hezetasunaz babesteko. Erromatar garaian Mediterraneo osoan izan ziren ezagunak, gaur egun Galizan eta Asturiasen ere aurki ditzakegu Euskal Herrian 30 inguru geratzen dira eta horien erdia Aezkoan daude. Orbaizetan Larrañetakoa (ezkerreko argazkia), Etxegaraikoa (erdiko argazkia) […]

Foto entrada - Iratiko Oihana
Zer bisitatu

Iratiko Oihana

Basajaun eta Basandereren lurretan murgiltzea, topikonegatik soilik ezagututako Oihan batean murgiltzea besterik ez da. Europako oihan garrantzitsuenetarikoa da eta pagadi hoberenetarikoa gainera. Irati Nafarroako oxigeno eta ur fabrika handiena da, herrialde osoaren onurarako. Irati ura da, oxigenoa, egurra, belardiak… Ez da baso bat, Oihan bat da Duela 10.000 urte ehizan eta bilketan ibiltzen ziren giza-taldeak […]

Foto entrada - Monumentuak eta eraikin interesgarriak
Zer bisitatu

Monumentuak eta eraikin interesgarriak

   San Pedro eliza Orbaizetako herriaren erdialdean. Erdi aroko eraikina, XVI. Mendean zaharberrituta. Erretaula barrokoa da, 1706koa, duela urte gutxi eraberrituta. Bertan San Pedro ikusi ahal dugu erdialdean, erretaulako eskulturekin batera (Jainkoa, Ama Birgina, aingeruak) eta Aezkoako armarriarekin, zurez egindakoa eta ezagutzen den zaharrena duguna.   Inmaculada eliza Orbaizetako olan dago. Estilo neoklasikokoa, Olarekin batera eraikia […]

Foto entrada - Orbaizetako Ola
Zer bisitatu

Orbaizetako Ola

Pasaiako portuari buruz: “Bidasoatik bi legoara kokatuta, Iratiko Oihanetik hurbil, eraikuntzarako kalitatezko zurarengatik ezagutzen dena eta kalitatezko burdina, merke saltzen dena,  fabrikatzen duten fabrikez inguratuta dagoena” Agente sekretu frantses baten informearen zatia 1835 Orbaizetako olak biziraupen laburra izan zuen (1784-1884), baina historia bizia ere bai, XIX. mende nahasiaren testuinguruan. Garrantzi militar handiko gunea izan zen […]