Osasun Etxea
Orbaizeta Auritzeko Oinarrizko Osasun Eremuaren barne dago. Osasun etxeko telefonoa 948 76 03 00 da. Lan egunetan, goizeko ordutegian Aezkoako herri ezberdinetan kontsulta dago. Ordutegi horretatik kanpo (arratsalde, gau eta jaiegunetan), osasun arreta Auritzeko Osasun Etxean egiten da eta 112 zenbakira deitu behar da joan aurretik.
Ordutegiak
Lanegunetan, 8etatik 15etara. 15etatik aurrera Urgentziak, 112 zenbakiaren bidez, Auritzen.
Larunbat eta jaiegunetan Urgentziak 112 zenbakiaren bidez, Auritzen.
- Astelehenak: kontsulta Garaioan (11:30etatik 13:00etara)
- Astearteak: kontsulta Orbaizetan (11:30etatik 13:00etara)
- Asteazkenak: kontsulta Garraldan (11:30etatik 13:00etara)
- Ostegunal: kontsulta Abaurrepean (11:30etatik 12:00etara) eta Abaurregainan (12:30etatik 14:00etara)
- Ostiralak: kontsulta Hiriberrin (11:30etatik 12:30etara)
Aribeko kontsultategia: egunero dago kontsulta goizeko lehen orduetan, dagokion herrira joan baino lehen, baita herritik bueltatzean ere, lan agenda betetzen ez den bitartean.