3.Orbaizetako etxeak
1773. urtea. Orbaizetako etxeak.
1770eko hamarkadaren hasieran, Gaztelak lehen aldiz ezarri zuen Nafarroan soldadu kupo bat behar zela kanpora eramateko, “soldaduska egitera”. Nafarroako kexek prozesua atzeratzeko baino ez zuten balio izan, eta azkenean soldaduak aukeratzeko agindua eman zen. Aezkoak 1773an etxe edo su bakoitzeko biztanleen errolda egin zuen, eta horrek etxe kopurua eta horien izenak ezagutzeko aukera ematen digu. Auzotasun-eskubidea zuten etxeak eta “etxe txikiak” edo auzotasunik gabekoak zeuden, “biztanle” (H) izenekoak. Zerrendaren ordena errespetatuko dugu, goitik behera, baita jatorrizko grafia ere. Zerrendan, Orbaizeta 38 etxe eta 40 surekin agertzen da.
Apex |
Recalde |
Alzat |
Aspilecoa |
Goycoa |
Gurpide |
Mozarena |
Ibarco |
Bortena |
(H) Joaicoa |
Garcia |
Merino |
Aguerre |
Jacue |
(H) Iturralde |
Iriarte |
Larrañeta |
Echagaray |
Chorrota |
(H) Chamarro |
Arriola |
Egurce |
Garay |
Aspilche |
(H) Herreria |
Jurico |
Sastrearena |
Sosacua |
Elizagaray |
(H) Muchurdin |
Conde |
Arozarena |
Juan Perez |
Primorena |
(H) Casas nueva y nº 8 , 11 , 17 |