Jaiak eta ohiturak
Aezkoan 70. hamarkadaren amaieratik Aezkoako Eguna ospatzen da. Baztandarren Biltzarraren ondoren Ibarreko Egun zaharrena da Nafarroan festa aldarrikatzaile handi hau. Irailaren hirugarren asteburuan ospatzen da eta eskaintza zabala du: musika, antzerkia, erakusteta ezberdinak, herri kirola, 700 lagun baino gehiago biltzen dituen bazkaria…
Orbaizetako xeiak (jaiak) San Pedro egunarekin ospatzen dira, ekainaren 29an. Udan erromeria egiten da San Estebaren ermitara eta Abuztuaren erdialdean fededunak Azpegira doaz, Aramuñoko Birginarengana.
Tradizio asko aldatzen eta desagertzen joan dira hauen funtzio soziala galduta. Lehen igandeak soilik ziren jaiekon, beste lau dataz gain eta, hortaz, ahalik eta gehien probesten ziren, adibidez herriko xeiak edo igautreak (inauteriak). Xeiek jatorrizko data mantentzen dute, ekainaren 29a. Igautreek haien pertsonaia propioak dituzte: madamas, madamos, muzizarkos, mozorros… jantzi zaharrekin, zakuekin, kaskabiloekin, zintzarriekin… jantzita, denak balio du ongi pasatzeko. Jai hauetan etxez etxe doaz musikari batekin jatekoa eta edatekoa eskatuz abesti eta dantzen truke.
Abenduaren 24an Olentzeroren etorrera ospatzen da. Ikazkin zaharra menditik jaisten da umeei opariak emateko.