Ayuntamiento de Orbaizeta-ko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Hizkuntza

Aezkera Nafarroa Garaiko euskalkiaren aldaera bat da. Orbaizetako inguru honetan, Nafarroa Beherearekin harreman gehiago egon denez (artzainak, familia harremanak…) ezaugarri komunak ditu baxenabartarrarekin. Herri horietako biztanleriaren erdiak euskara daki  edo ulertzen duela kalkulatzen da. Aezkera XIX. mendearen erdialdean hasi zen aztertzen L. L. Bonaparte, Garraldako parroko Javier Loperena orbaiztarraren laguntzaz. R. M. Azkuek, mende hasieran, herri-jakintzaren lagin ugari bildu zituen: abestiak, ipuinak… Azken ikasketak I. Cabodevillarenak eta I. Caminoren tesi osoa  dira.

Nafarroako hizkuntza zaharra ez da hizkuntza soil bat. Euskaldun jaio, euskaldun hitz egin, euskaldun bizi eta euskaldun hil. Euskara aberri bat da, ia erlijio bat. Esaiozue euskal hitz bat mendian dagoen menditar bati; hitz hori baino lehen, apenas zineten gizon bat berarentzat; orain haren anaia zarete “.

Victor Hugo, 1843