Ayuntamiento de Orbaizeta-ko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Aurkezpena

Orbaizeta. Iratiko ataria

Orbaizeta Nafarroako gune natural ezagunenetako baten ataria da: Iratiko Oihanarena. Natura, historia eta kultura uztartzen dira bidaiariari lur berezi bat eskaintzeko, hirietan erdi ahaztuta dagoena, non landa-eremuak landa-eremu izaten jarraitzen duen.

Aezkoa Atlantikotik Pirinioetara igarotzeko paisaia da, eta paisaia-aniztasun handia du.

Paisaia humanizatua da, gizakiaren eragina urria da, baso eta larre handiak mantenduz. Neurri batean galduta badago ere, Larraun eta Fabrika auzoen inguruetan ikus daiteke zelaiak hesi naturalekin edo lauzekin banatzen direla.

Aezkoako oihanaren bi heren baino gehiago basoa da, pagoa batez ere, eta 650.000 zuhaitz baino gehiago daude Irati aetzean bakarrik, hau da, 4.500 milioi litro oxigeno egunean, edo, bestela esanda, 3 milioi pertsona baino gehiagoren eguneko oxigenoa.

Iratiko oihana Europan dagoen pagadi-izeidien baso-masarik garrantzitsuenetako bat da. 17.000 hektareatik, 6.770 ibarreko herri-eremukoak dira, eta lau eremu handitan bana daitezke: Aezkoako mendia, Azpegi-Iropil, Txangoa eta Nabala.

Eremu batzuetan, pagoen liraintasuna eta altuera nabarmentzen dira, hala nola Paradisuak, Mendilatz edo Gibelea. Ez ditugu ahaztu behar jende gutxi ibiltzen den pasealeku ederrak: Olatik Orreagarako bidea, ubidetik urtegirainoko bidea, Txangoa ingurua, Mendilatz…

 

 

 

Orhiko txoria, Orhin laket.

Zuberoako esaera

 .

Orhiko txoria, Orhira tira.

Aezkoako esaera