Monumentuak eta eraikin interesgarriak
San Pedro eliza
Orbaizetako herriaren erdialdean. Erdi aroko eraikina, XVI. Mendean zaharberrituta. Erretaula barrokoa da, 1706koa, duela urte gutxi eraberrituta. Bertan San Pedro ikusi ahal dugu erdialdean, erretaulako eskulturekin batera (Jainkoa, Ama Birgina, aingeruak) eta Aezkoako armarriarekin, zurez egindakoa eta ezagutzen den zaharrena duguna.
Inmaculada eliza
Orbaizetako olan dago. Estilo neoklasikokoa, Olarekin batera eraikia XVIII. mendearen amaieran.
S. Esteban ermita
Aezkoan 13 zeuden arren, San Joaquinekin batera, geratzen den bakarra da. Konbekzio gerran (1793-1795) kuartel bezala erabili zen eta erre egin zuten. Berreraiki zutenean tira-birak egon ziren erretaula San Joaquinera (Aribera) eramateko, biek baitute San Esteban patroi. XX. mendearen erdialdean eraberritu zen eta erromerian joateko erabiltzen da, abuztuan. Buruko mina kentzeko ile sorta bat uzten da han
Salbatore eliza
Larraungo auzoan Ermitaldea izeneko tokia dago. Bertan zegoen ermita hau, aetzentzat sarrera bezala balio zuena ibarreko portuetara. XIX. mendeko gerretan galdu zen. Orbaizetarrek asko maite zuten, herriko 1760-1780 urteetako aurrekontuetan ikus zitekeen bezala, zeinetan diru gehiena ermita hau hobetzen gastatzen baitzuten
Atariak eta armarriak
Herriko etxe askok atari ikuskarriak mantentzen dituzte. Batzuek botila egitura oroitarazten dute, ate-armarri-lehioak, harriak batuta, Baxe-Nafarroan tipikoa dena.
Bisitariak harritu egiten dira Aezkoako etxeetan armarri bera ikusteaz: bertan armarri bakarra dago bertako herritarrentzat: basurde bat haritz baten azpian. Orbaizetan etxe sarrera askotan aurkitu ahal ditugu