Ayuntamiento de Orbaizeta-ko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Iratiko Kabiak

Iratiko Kabiak landa-ostatu paregabea eta berezia da, Orbaizetako herrigunetik 2 kilometrora dago, Irabiako Arma Fabrikara eta urtegira bidean. Haritzezko baso magiko bateko zuhaitzetan esekitako egurrezko 6 etxolak osatzen dute, 400 metroko egurrezko bidezidor zirkular baten bidez lotuta.

2, 4 eta 6 lagunentzako lekua duten txabolak dira. Guztiek terraza handi bat dute ikuspegi ederrarekin eta beharrezkoak diren erosotasun guztiekin (ura, elektrizitatea, pellet bidezko berogailua, bainugela osoa, WIFI konexioa…).

Gure etxoletako bat erabat egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat.

Gainera, 3 logela ditugu eraikin nagusian (baserria), 2-4 lagunentzako edukierarekin eta bainugela pribatuarekin. Era berean, erabilera anitzeko gune bat ere badugu, taberna zerbitzuarekin.