Orbaizetako Ola
Pasaiako portuari buruz: “Bidasoatik bi legoara kokatuta, Iratiko Oihanetik hurbil, eraikuntzarako kalitatezko zurarengatik ezagutzen dena eta kalitatezko burdina, merke saltzen dena, fabrikatzen duten fabrikez inguratuta dagoena”
Agente sekretu frantses baten informearen zatia 1835
Orbaizetako olak biziraupen laburra izan zuen (1784-1884), baina historia bizia ere bai, XIX. mende nahasiaren testuinguruan. Garrantzi militar handiko gunea izan zen eta horren erakusgai dira bertan egon ziren protagonistak, hala nola Morillo eta Reille generalak, Espoz y Mina edo Zumalakarregi; edota gerora etorri ziren bisitari ezagunak, Valle Inclan, Hemingway edota Echagüe eta Sta M. del Villar argazkilariak.
Aezkoako burdinola zaharra, 1432. urtetik ezaguna, eta Aezkoako komunalak espainako koroari eman zitzaizkion doain, hainbat iruzur tarteko, fabrika eraikitzearen eta honek sortuko zuen lanaren truke.
Ola, garaiko gerretan iman bat besterik ez zen izan eta Aezkoak honen ondorio latzak jasan behar izan zituen. Urteetan munizioa sortu zuen eta garairen batean kanoiak ere bai, XIXaren erdialdean kalitatezko burdina fabrikatzera pasa zen, gero Asturiaseko Trubia edo Oviedoko fabriketan lantzen zena. 1869 ezusteko sute baten ondoren nekez biziraun zuen 1884. urtera arte, labe garaien gorakadaren ondorioz.
Ireki zen momentutik Aezkoako Bailarak trukearen iruzurra salatu zuen. 1790ko informe batek hurrengoa dio: “... eskaintza egin zutenen xumetasun inozentea, haien gazteleraren ezagutza urria edo eza, eta komisarioak haiek engainatzeko egindako sekulako gonbiteak….”. “Alegiazko abantaila, eta gordeta zegoen Errege Ordenarekin beldurtuta...”
Aezkoa urteak egon zen bere mendiak bueltatzeko borrokan, abokatu eta Madrilera bidaiak tarteko. 1851an Nafarroako justizia bidez saiatu zen, baina ez zuen lortu. Madrileko parlamentuan ere ibili ziren, baina aurrerapenik gabe. 1936ko gerra zibilak ateak itxi zizkion lurren bueltazeari. 1975-1979ra arte ez zen Ibarraren eskaera entzuna izan, eta komunalak 1979-1982an bueltatu zitzaizkien aetzei.
Ola pensintsulako arkeologia industrialeko altxorra da. Frantziako Entziklopedismoaren influentziapean eraikia, garairako ikuspuntu modernoarekin, izan ere produkzioaz gain langileen eguneroko bizitza eta osasunak protagonismoa izan zuten eraikuntzan. 150 langile baino gehiago, haien familiak eta zainketa lanetan zeuden tropak urteetan bizi izan ziren Iratiko Oihanaren txoko galdu honetan.
Gaur egun Aezkoako Ibarrak Ola berreskuratu nahi du, komunalak berreskuratu ondoren, etengabeko hondatze prozesuan dagoena. 2007an babes bereziko kultura-ondasun izendatu zen, XVIII. mendeko arkitekturako altxorra izateagatik, industria arkeologia eta penintsulako Errege Fabrikak ikertzeko garrantzitsua izateagatik. Honen ondorioz gure historiaren monumentu bezala zaintzea merezi du.
Mugarri da nafarroako eta penintsulako historian, liburu irekia xIX. Mendeko historia kontatzen diguna.