Ayuntamiento de Orbaizeta-ko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

5. Aezkoako apaizak

1819. urtea. AEZKOAKO APAIZAK EDO ORBAIZETAKOAK?

Baietz, apez guztiak ez dira aietz, erdiak bedere baietz
Baztango esaera

 

Aezkoak betidanik izan du apaiz eta moja asko ateratzeko ospea. Mendiko eremu pobrea zenez, etxeko bigarrenentzako ohiko irteeretako bat erlijioa zen, eta, XIX. mendearen kasuan, emigrazioa.

1819ko Aezkoako apaizen errolda aurkitu dugu eta, garai hartan, Aezkoako apaiz gehienak orbaizetarrak ziren.

Herriko apaiza izatea ofizioa zen eta onuraduna izatea beste ofizio ezberdina zen: erreserbako apaiz edo laguntzaile lanak egiten zituen, eta herri handienetan bakarrik zeuden.

 

ELIZA Apaizaren JATORRIA ELIZA Apaizaren JATORRIA
Abaurregaina Abaurregaina Garralda Bº  Orbaizeta
Abaurrepea Abaurrepea Hiriberri Arakil
Aria Zubiri Hiriberri Bº Hiriberri
Aribe Orbaizeta Hiriberri Bº Hiriberri
Garaioa Garralda Orbaizeta Uztarroze
Garaioa Bº Orbaizeta Orbaizeta Bº Abaurregaina
Garralda Garralda Orbara Orbaizeta
Garralda Bº Gorza-Güesa

 

Bº : Onuraduna.