Monumentuak eta eraikin interesgarriak
San Pedro eliza Orbaizetako herriaren erdialdean. Erdi aroko eraikina, XVI. Mendean zaharberrituta. Erretaula barrokoa da, 1706koa, duela urte gutxi eraberrituta. Bertan San Pedro ikusi ahal dugu erdialdean, erretaulako eskulturekin batera (Jainkoa, Ama Birgina, aingeruak) eta Aezkoako armarriarekin, zurez egindakoa eta ezagutzen den zaharrena duguna. Inmaculada eliza Orbaizetako olan dago. Estilo neoklasikokoa, Olarekin batera eraikia […]