Ayuntamiento de Orbaizeta-ko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Foto entrada - Irati Barnean
Non lo egin

Irati Barnean

Irati Barnean ostatu berezia da, non ideia nagusia natura egoera garbian sentitzea den, hiriguneetatik erabat urrun dagoen Iratiko Oihanean murgildutako esperientzia. Iglu formako 5 logela ditu, gehienez 4 lagunentzako edukierarekin. Bertatik, ikuspegi zoragarriak ikus daitezke leihate panoramikoetan barrena. Ilargi beteko gauak, hegaztien begiztatzea, ilunabar ikaragarriak eta milioika izarreko zerua. Esperientzia ahaztezina.  

Foto entrada - Iratiko Kabiak
Non lo egin

Iratiko Kabiak

Helbidea.   NA-2030 errepidea, .8,370 km-a Telefonoa: 948.20.30.90 Emaila: info@iratikokabiak.com Web-orria. www.iratikokabiak.com Iratiko Kabiak landa-ostatu paregabea eta berezia da, Orbaizetako herrigunetik 2 kilometrora dago, Irabiako Arma Fabrikara eta urtegira bidean. Haritzezko baso magiko bateko zuhaitzetan esekitako egurrezko 6 etxolak osatzen dute, 400 metroko egurrezko bidezidor zirkular baten bidez lotuta. 2, 4 eta 6 lagunentzako lekua duten txabolak […]

Foto entrada - Monumentuak eta eraikin interesgarriak
Zer bisitatu

Monumentuak eta eraikin interesgarriak

   San Pedro eliza Orbaizetako herriaren erdialdean. Erdi aroko eraikina, XVI. Mendean zaharberrituta. Erretaula barrokoa da, 1706koa, duela urte gutxi eraberrituta. Bertan San Pedro ikusi ahal dugu erdialdean, erretaulako eskulturekin batera (Jainkoa, Ama Birgina, aingeruak) eta Aezkoako armarriarekin, zurez egindakoa eta ezagutzen den zaharrena duguna.   Inmaculada eliza Orbaizetako olan dago. Estilo neoklasikokoa, Olarekin batera eraikia […]

Foto entrada - Gareak
Zer bisitatu

Gareak

Gazteleraz horreo, tokiko euskaraz (aezkeraz) gareak edo garaiak, alea gordetzeko erabiltzen ziren biltegiak dira, zutabe batzuen gainean eraikiak, karraskariez eta hezetasunaz babesteko. Erromatar garaian Mediterraneo osoan izan ziren ezagunak, gaur egun Galizan eta Asturiasen ere aurki ditzakegu Euskal Herrian 30 inguru geratzen dira eta horien erdia Aezkoan daude. Orbaizetan Larrañetakoa (ezkerreko argazkia), Etxegaraikoa (erdiko argazkia) […]

Foto entrada - Orbaizetako Ola
Zer bisitatu

Orbaizetako Ola

Pasaiako portuari buruz: “Bidasoatik bi legoara kokatuta, Iratiko Oihanetik hurbil, eraikuntzarako kalitatezko zurarengatik ezagutzen dena eta kalitatezko burdina, merke saltzen dena,  fabrikatzen duten fabrikez inguratuta dagoena” Agente sekretu frantses baten informearen zatia 1835 Orbaizetako olak biziraupen laburra izan zuen (1784-1884), baina historia bizia ere bai, XIX. mende nahasiaren testuinguruan. Garrantzi militar handiko gunea izan zen […]

Foto entrada - Iratiko Oihana
Zer bisitatu

Iratiko Oihana

Basajaun eta Basandereren lurretan murgiltzea, topikonegatik soilik ezagututako Oihan batean murgiltzea besterik ez da. Europako oihan garrantzitsuenetarikoa da eta pagadi hoberenetarikoa gainera. Irati Nafarroako oxigeno eta ur fabrika handiena da, herrialde osoaren onurarako. Irati ura da, oxigenoa, egurra, belardiak… Ez da baso bat, Oihan bat da Duela 10.000 urte ehizan eta bilketan ibiltzen ziren giza-taldeak […]

Foto entrada - BTT
Aisialdia

BTT

Pista eta ibilbide anitz daude bizikletaz egiteko. Hona hemen mendi bizikleta bidez egiteko aproposak. Ibilbideen lehen zatia laurek komunean dute eta lehenengo proposamenean dago azalduta. Hurrengo hirurak 212, mugarriak markatzen duen bidegurutzetik ateratzen dira: Ola-Azpegi-Arrataka-Arpea (5.5km Organbideraino). Orbaizetako Olako elizaren atzekaldetik, ipar-mendebaldera igotzen den pista jarraituko dugu. 1,3km ondoren bidegurutze bat ikusiko dugu. Beheruntz doan […]

Foto entrada - Ibilaldiak
Aisialdia

Ibilaldiak

“Irantin pasa izan genituen egunak izan daitezke zeruan egotearen antzekoena da” Ernest Hemingway, 1899-1961 Aukeran dauden ibilaldi kontaezinen artean hurrengoak proposatzen dizkizugu: Arburuako behatokia SL NA-56A. 3.3km (marka txuri-berdeak). Hasieran igoera gogorra da, mendi-bide estu batetik, ikuspegi ederrarekin behatokira heltzean. Herriaren goiko auzotik, Mendikoatik, aterako gara gorantz doan pista jarraituz 100m inguru eta lehenengo bordara ailegatzean ezkerretara […]

Foto entrada - Osasun Etxea
Bestelako zerbitzuak

Osasun Etxea

Orbaizeta Auritzeko Oinarrizko Osasun Eremuaren barne dago. Osasun etxeko telefonoa 948 76 03 00 da. Lan egunetan, goizeko ordutegian Aezkoako herri ezberdinetan kontsulta dago. Ordutegi horretatik kanpo (arratsalde, gau eta jaiegunetan), osasun arreta Auritzeko Osasun Etxean egiten da eta 112 zenbakira deitu behar da joan aurretik. Ordutegiak Lanegunetan, 8etatik 15etara. 15etatik aurrera Urgentziak, 112 zenbakiaren […]

Foto entrada - Farmaziak
Bestelako zerbitzuak

Farmaziak

Aribe 948 76 42 09 Auritz 948 76 00 39 Aoiz Luzaide