Ayuntamiento de Orbaizeta-ko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Zabalarena Apartamentuak

Helbidea:  Larraka kalea 13. zenbakia (Orbaizetako Olarako errepidea)

Telefonoa.: 630 792 166 / 650 016 026

Emaila: info@apartamentoszabalarena.com

Web-orria: www.apartamentoszabalarena.com

Iratiko Oihaneko sarreran kokatutako apartamentuak. Bikotearekin, familiarekin edo lagunekin gozatzeko ezin hobeak. Baserri zahar batean sortutako hiru apartamentu ditugu, Orbaizetako Larraka auzoan, Orbaizetako Olatik 500m-ra eta 800m-ko altueran. Gure mendietan ibilaldiez eta ikuspegi ikusgarriez gozatu ahal izanen duzue, animalia ugariz inguratuta.

Apartamentuetatik Arlekia aintzinako gazteluaren aztarnak ikusi ahal dira, Orbaizetako Ola Urkuluko dorrea atzean duela eta baita Berrendi mendia ere. Baserri bat denez, lasaitasuna eta natura maite dunten pertsonentzat toki bikaina da. Naturaz eta animaliez inguratuta gaude.

NON GAUDE

Orbaizetako Olara ailegatuta (Orbaizetako herria pasa eta gero), eskuinera doan zementuzko bidea igo behar da. Behin aldapa igota Zabalarena Apartamentuetako sarrera ikusiko duzu.

Iruñetik 66km-ra
Bilbotik 212km-ra
Donibane Garazitik 31km-ra mendi-errepidetik eta 52km-ra errepide nazionaletik