Ayuntamiento de Orbaizeta-ko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Urkulu Etxea

Helbidea: Orbaizetako Ola

Emaila: urkuluetxea@gmail.com

Web-orria: https://www.urkuluetxea.com/

Telefonoa.: 948 76 60 84

DESKRIBAPENA:

2009an birgaitutako etxea. Iratiren bihotzean eta XVIII. mendeko Orbaitzetako Ola auzoko plazan dago.

Bisitariek paisaiaz gozatuko dute urteko lau urtaroetan. Neguan, elurteak; udaberrian, koloreak; udan, freskotasuna; eta udazkenean, hostoak eta udazkeneko tonuak.

Mendi-ibilaldiak eta kultur jarduerak egin ahal izango dituzte inguruko herrietan.

Inguruetan, Aezkoako haraneko herriez, Orreagaz (Done Jakue bidea), Donibane Garaziz, Arpeako haitzuloaz, Urkuluko erromatar hondakinez eta abarrez gozatu ahal izango duzue.

Distribuzioa:

Beheko solairua: logela bikoitz bat komun batekin.

Lehenengo solairua: logela hirukoitz bat eta bi logela bikoitz, azken hauetako bat bi pertsonetzako ohe handiarekin. Logela guztiek komun propioa dute.

Teilatupea: komuna, sukaldea, besteak beste mikrouhin eta plater garbigailuarekin, eta jangela-egongela telebistarekin.

Besteak: arropa garbitzeko gela, bi ohe gehigarri jartzeko aukerarekin.

Ekipamendua: 

  • Balkoia
  • Komunak logeletan
  • Berogailua
  • DVD/bideoa
  • Telebista egongelan
  • Aparkalekua
  • Terraza

Kokapena: