5. Aezkoako apaizak
1819. urtea. AEZKOAKO APAIZAK EDO ORBAIZETAKOAK?
Baietz, apez guztiak ez dira aietz, erdiak bedere baietz
Baztango esaera
Aezkoak betidanik izan du apaiz eta moja asko ateratzeko ospea. Mendiko eremu pobrea zenez, etxeko bigarrenentzako ohiko irteeretako bat erlijioa zen, eta, XIX. mendearen kasuan, emigrazioa.
1819ko Aezkoako apaizen errolda aurkitu dugu eta, garai hartan, Aezkoako apaiz gehienak orbaizetarrak ziren.
Herriko apaiza izatea ofizioa zen eta onuraduna izatea beste ofizio ezberdina zen: erreserbako apaiz edo laguntzaile lanak egiten zituen, eta herri handienetan bakarrik zeuden.
ELIZA | Apaizaren JATORRIA | ELIZA | Apaizaren JATORRIA |
Abaurregaina | Abaurregaina | Garralda Bº | Orbaizeta |
Abaurrepea | Abaurrepea | Hiriberri | Arakil |
Aria | Zubiri | Hiriberri Bº | Hiriberri |
Aribe | Orbaizeta | Hiriberri Bº | Hiriberri |
Garaioa | Garralda | Orbaizeta | Uztarroze |
Garaioa Bº | Orbaizeta | Orbaizeta Bº | Abaurregaina |
Garralda | Garralda | Orbara | Orbaizeta |
Garralda Bº | Gorza-Güesa |
Bº : Onuraduna.