4. Ibarreko Alkatearen epaiketak
1797-1828 urteak. Ibarreko Alkatearen epaiketak.
Behintzat XVIII. eta XIX. mendeetan, 1841 arte Aezkoan, Ibarreko alkateak, “Gerrako kapitaina” izateaz gain, bake-epaile lanak egiten zituen delitu txikietarako. Herrian gatazka konpontzerik ez bazegoen, bitartekarien bidez, apaizaren edo herriko alkatearen bidez, adibidez, Ibarreko alkateak Ariben ematen zituen audientzietara jotzen zuten, urteko batez besteko 3 eta 10 artean egiten ziren, eta bakoitzean hainbat epaiketa izaten ziren.
Epaiketak euskaraz, Ibarreko hizkuntzan, egiten baziren ere, laburpena gaztelaniaz transkribatzen zen, hau da, idatzizko hizkuntza ofizialean. Hala eta guztiz ere, ibarreko biztanleek zuten eguneroko bizimodu gogorraren isla ederra dira, gaur egun talka egiten diguten egoerekin. Ikus ditzagun audientzia hauetara jo zuten Orbaizetako bizilagunen sei adibide.
- 1797-II-6 Tutorearen edo “burukoaren” ez-betetzea
Entzunaldi horretan Miguel Anton Cagen agertu zen, Orbaizetako biztanlea, eta demanda jarri zion Joseph Oriozabalari, Frantziskoren, bere anaiaren, seme-alaben tutore gisa. Zioenez zuela gutxi gorabehera urtebete eskatu ziola seme-alaba horietako batek, haien osaba gisa hazteko, eta beharrezkoak ziren paperak eginda. Berak haurren aitarena zen dirua (20 peso) eskatzen dizkio Joseph Oriozabalari. Honek zioen ez zuela ordaintzeko dirurik, baina altateak ordainduarazi zion epaiketa eta hurrengo 15 egunetan. - 1812-X-24 Tabernariei buruz
Entzunaldi honetan Juan Babil Lugea Orbaizetako bizilaguna agertu zen, eta demanda jarri zuen, bertan bizi den Josefa Eguinoa andren kontra honako hau esanez: azken irailaren hasieran, bertako tabernariari bezala, Frantziako pattar upel bat eman ziola, eta ordaintzeko. Eginoa agertu zenean esan zuen urgero bezala ordaindu ziola upel hori, eta alkateak absolbitu egin zuen. - 1815-XI-21 Arrantzari buruzkoa
Entzunaldi honetan Juan Bautista Beunza, Orbaizetan bizi zen ehule maisua, agertu zen eta demanda jarri zion Juan Jose Biau Orbarako bizilagunari, esanez azken abuztuaren hasieran baimena eskatu ziela Orbarako bizilagunei Iratin aske arrantzan egiteko, toki horretako jurisdikziotik igarotzen baita. Baimena eman zitzaion, baina erabili ahal zuen materiala mugatu zioten baimen honetan. Kontrolatzera joan zirenean debekatutako materiala erabiltzen ari zirela baieztatu zuten. Arrantzatutako amuarrainak ordaintzera kondenatu zuen alkateak, epaiketaren kostua ordaintzeaz gain - 1824-XII-20 Garai berriak? Herriko ordaintzeak modernizatzeko ahaleginak.
Entzunaldi honetan Francisco Domine agertu zen, Orbaizetan bizi zena, eta Pedro Jose Legaz Merino toki bereko prokuradoreari demanda jarri zion, esanez zirujaua hurbiltzeko eskatzen ziotena gehiegizkoa dela. Garaian familiaka ordaintzen zen baina ez zuen bidezko ikusten bere familia berak eta emazteak osatzen zutelako, eta ez baitzen 10-12 pertsonako familia bat, herriko beste kasuetan bezala. Prokuradoreak dio familiaka ordaintzea tradizioa dela Ibarrean. Alkatean ohitura jarraitzeko agindu zion, eta familia bezala zegokiona ordaiduarazi. - 1828-XII-20 Ehule ikaslea
Auzitegi honetan agertu zen Juan Jose Rozpide, Nagoreko ehule-maisua, eta demanda jarri zion ofizio bereko Juan Bautista Beunzari, Orbaizetako bizilagunari. Honako hau esan zuen: mila zortziehun eta hamarreko apirilaren hamaseian, Beunzarekin lau urte eta erdirako aprendiz jarri zen ofizio horretan, eta lau urte pasata ezkondu egin zen, eta, beraz, sei hilabete bete ez zituenez, ez zion deus ordaindu nahi, azken 6 hilabete horietan ikaslea emankorragoa izango zela argudiatuta. Alkatean lan egindako denboragatik oraintzeko agindu zion eta 15 egun eman zizkion ordaintzeko - 1828-XII-20 Sendatzeengatiko zorra
Auzitegi honetan agertu zen Benito Andicoberri, Orbaizetako zirujau maisua, eta esan zuen azken urtarrilean leku bereko Juan Bautista Beunzari bisita egin ziola, buruan zauria zuelako eta 20 eguneko jarraipena egin zion. Bisitetan egindako lanagatik, bi eguneko, berrehun eta berrogeita zortzi erreal eskatu zituen, eta Beunza hori ordaintzera kondenatzeko eskatu zuen. Beunza demandatuak, egia dela erantzun zuen, baina Manuel Legazek zauritu egin zuela, eta Errege Gorteak lau hilabeteko zigorra ezarri ziola Lizarrako hiriko lan publikoetarako, kostu guztietarako, eta omizidio erdiko zigorrerako. Alkateak hau entzunda Beunzari ordainketa egiteko agindu zion eta, gero, egoki ikusiz gero, dirua Manuel Legazi eskatzeko.