Ayuntamiento de Orbaizeta-ko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Gareak

Gazteleraz horreo, tokiko euskaraz (aezkeraz) gareak edo garaiak, alea gordetzeko erabiltzen ziren biltegiak dira, zutabe batzuen gainean eraikiak, karraskariez eta hezetasunaz babesteko.

Erromatar garaian Mediterraneo osoan izan ziren ezagunak, gaur egun Galizan eta Asturiasen ere aurki ditzakegu

Euskal Herrian 30 inguru geratzen dira eta horien erdia Aezkoan daude. Orbaizetan Larrañetakoa (ezkerreko argazkia), Etxegaraikoa (erdiko argazkia) eta Estankerorena (eskuineko argazkia) ditugu.