Ayuntamiento de Orbaizeta-ko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Ibilaldiak

“Irantin pasa izan genituen egunak izan daitezke zeruan egotearen antzekoena da”
Ernest Hemingway, 1899-1961

Aukeran dauden ibilaldi kontaezinen artean hurrengoak proposatzen dizkizugu:

Arburuako behatokia

SL NA-56A. 3.3km (marka txuri-berdeak). Hasieran igoera gogorra da, mendi-bide estu batetik, ikuspegi ederrarekin behatokira heltzean.

Herriaren goiko auzotik, Mendikoatik, aterako gara gorantz doan pista jarraituz 100m inguru eta lehenengo bordara ailegatzean ezkerretara igotzen den bidexka hartuko dugu. Basabide horretatik igoko gara Urtziloa iturburura, harrian sortutako kobazulo batera, nondik Orbaizetak ura hartzen zuen. Iturburura ailegatu baino metro batzuk lehenago eskuinera doan bidegurutze bat dago, mendi-gainera eramanen gaituena. Bertan behatokia ezkerretara dago eta iparraldera pista batera ailegatuko gara, herrira jaisteko erabiliko duguna.

Orbaizeta-San Esteban ermita-Orbaizeta

(12km inguru osotara. Markatu gabe). Ermitara igotzeko bide zaharra, haritz, belardi eta pago artean.
Herria pasa eta Olara bidean, ubidea pasata (Alzatea) kotxea aparkatzeko gune bat aurkituko dugu. Bertatik ubidera bueltatuko gara oinez, ibaiatik paralelo doan pistatik. 150m-tara, parrilla bat pasatuko dugu eta Ermitara doala markatuta dagoen bidexka hartuko dugu. Kanala zubitik pasatuko dugu eta bidexka jarraituko dugu Bagolarantz. Konderen bordaren gainetik igaroko gara eta pistara ailegatu. Bertatik eskuinera goaz eta 150m inguru aurrerago ezkerretara berriz, ermitara garamatzan bidea hartuz. Ermita ikusi eta gero, Azalegiko muinora ailegatuko gara eta bertatik iparralderantz jaitsiz, Ibiagako mendiertzera, Orionen abeltzain gunean. Ekialderantz, eskuinetara Irabia urtegia dago eta mendebalderantz, ezkerretara, Larraun auzoa. Bertatik kilometro batean gure kotxea dago.

Irabiako urtegiari buelta-ematea

Ibilbide honek bi atal ditu, elkarrekin egin ahal direnak.
Urtegira hurbiltzea (12km Orbaizetatik). Orbaizetako Ola baino 2km lehenago eskuinera egingo dugu markatuta dagoen bidegurutzean. Errepidetik 600m egin eta gero, etxeak bukatzen direnean, zementuzko pista jarraituko dugu kilometro batez, Arrazolara ailegatu arte. Bertan aparkalekua eta informazio gunea aurkituko dugu, goi denboraldian irekita dagoena. Pistatik jarraituko dugu, pagoen tartean, Orioneko belardietara ailegatu arte. Igoera arin batek Ibiagako gainera eramango gaitu, non aparkalekua eta iturri bat aurkituko dugun. Pista jarraituz, basotik sartuko gara 2km-z Erlaneko zubiraino. Bertatik jarraitu ibaiaren ondotik, gurutze bateraino, urtegiaren paretara eramanen gaituena.

Urtegiari buelta (9.5km. SL NA-53C. Marka txuri-berdeak). Urtegiari buelta ematen dion ibilaldia, bi heren inguru pista, heren bat basabidea dena.
Urtegiaren pareta pasata, 40m-ko altuera duena, ekialderantz egien dugu bidexka txiki batetik zelaigune batera ailegatu arte. Ondoren, ekialderantz jarraituz basora bueltatuko gara eta urtegiare ertza jarraituz zementuzko zubi bat aurkitu arte. 200m-ra, bidetik hurbil baso-etxe bat dago. Bidea urtegiaren ertzetik jarraituko dugu pista batera ailegatu arte, Egurgio zubiraino eramango gaituena. Hemen dago Zaraitzu eta Aezkoako muga, baita 225 zenbakidun mugarria ere, Garaziko Ibarraren muga markatzen duena. Hegoaldeko pistatik, urtegiaren ertzeetatik jarraituko dugu 3km gehiago, “paradisuak” bezala ezagutzen diren zonetatik, non pago ederrak ikusiko ditugun, urtegiko paretara ailegatu arte.

Kanaletik urtegira

(Errepidetik 13km, Orbaizetatik 16km. SL, marka txuri-berdeak). Ibilbide polit eta erraza, trafikotik eta jendetzatik at, Iratiko bihotzera ailegatzeko.
Ubidera edo Alzateara ailegatu baino lehen, ibaitik paralelo doan pista batean sartuko gara. 1km jarraituko dugu, markek gorantz doan bidexka batera eramaten gaituzten arte, Betolegiko kanalera eramango gaituena. Ibilbide ederra da, oso lasaia, trafikorik gabe eta ongi markatuta dagoena, igoera arinean urtegira eramanen gaituena. Bueltatzerakoan bide bera hartuko dugu.

OHARRA: nahiz eta zati zail eta tekniko batzuk dituen bizikletaz egiteko, esperientziadunek urtegitik bueltatzeko erabiltzen dute, trafikoa ekiditzeko eta ia 4km laburragoa delako.