Ayuntamiento de Orbaizeta-ko Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

BTT

Pista eta ibilbide anitz daude bizikletaz egiteko.
Hona hemen mendi bizikleta bidez egiteko aproposak. Ibilbideen lehen zatia laurek komunean dute eta lehenengo proposamenean dago azalduta. Hurrengo hirurak 212, mugarriak markatzen duen bidegurutzetik ateratzen dira:

Ola-Azpegi-Arrataka-Arpea

(5.5km Organbideraino). Orbaizetako Olako elizaren atzekaldetik, ipar-mendebaldera igotzen den pista jarraituko dugu. 1,3km ondoren bidegurutze bat ikusiko dugu. Beheruntz doan pista, Txangoara doana, alde batera utziko dugu eta bestetik igoko gara, Azpegirantz. Laister, zuhaitzak atzean utziko ditugu eta belardiez eta bordaz inguratuta egongo gara. Pista hau jarraituko dugu iparralderantz muino txiki bat igo arte. Bertan aska bat eta Cronlech multzo bat dago. Pista jarraituko dugu iparralderantz, beherako bidean estugune batera ailegatu arte, Arratakara. Hemen goroldioz estalitako harrien hartean hazten diren pagoz osatutako paisaia gozatuko dugu. Bide laua dugu orain, metro batzuetan zehar, asfaltatutako pista batera heldu arte. Bertan, dolmen batean dagoen mugarri bat dago, 212. zenbakiduna, Organbide.

Urkulu

(6km joana). 212. Mugarritik mendebalderantz egingo dugu. Segituan alde batera utziko dugu beherantz doan pista, Beherobiarantz, Donibane Garazirako noranzkoan. Igoera motz baina gogor baten ostean, Urkulu mendiaren ertzetik jarraituko dugu eta 3km egitean pista hegoalderantz joango da beste 3 km, Iriburieta, Arnoztegi edo Jasaldea izeneko muinora ailegatu arte. Bertatik Urkuluren gailurrean dagoen erromatar dorrearen oinarria ikus dezakegu eta hara igo gaitezke oinez 20 minututan aldapa gogor baten ondoren. Buelta bide beretik eginen dugu.

Soroluzetik jaitsiera

(2,5km, esperientzia behar da). Ibilbidearen lehen zatia Urkulura eramaten gaituena da. Arnoztegitik ekialdera eginez, menditik paralelo joanez, Soroluzeko muinora helduko gara eta han zuhaitz bat ikusiko dugu Dolmen eta Cronlech batzuen ondoan. Handik 25m-ra hegoaldera trintxera batzuk daude, XVIII mendeko gotorleku baten arrasto direnak. Bertatik jaitsiera hasiko da, bizikletarekin esperientzia eskatzen duena. Basoaren ertzetik pasa eta gero azpegira ailegatuko gara, Ibarreko Bordara

Arpea

(3km joana) 212 zenbakitik ekialdera eginen dugu, aurrean Errozate mendia dugularik. 2 km-ko jaitsiera leuna dugu pista bukatu arte, borda bat dagoen tokian. Bertatik oinez joanen gara, hesi bat pasa eta bide estu batetik ibiliko gara, Arpea kobazuloa aurrean dugularik. Hara ailegatzean artzaingune polit batera helduko gara, errekatxo bat zeharkatzen duena. Bertan 218. mugarria dago, Garaziko eta Aezkoako ibarrak banatzen dituena.